944 464 985 / 944 462 359
informacion@bachilleratoadistancia.eu

BANA-BANAKO BATXILERGOA ZURE NEURRIRA

Gure institutuan Bana-banako batxilergoa egiteak ondorengo abantailak dakartza:

  • Ez zenuke ikasturtea galduko.

  • Ikasturte bakoitzean gainditutako ikasgaiak betiko gordeko genizkizuke.

  • Nahi beste ikasgaitan matrikula zintezke.

  • Batxilergoa bukatzeko ez zenuke denbora-tarte mugatua izango. Behar adina ikasturtetan matrikula zintezke, eta ikasketak urte betez edo gehiagoz baztertuta utziko bazenitu ere, ez zenuke inolako eragozpenik izango ikasten jarraitzeko.

  • Inoiz batxilergoa beste ikastetxe batean egin baduzu, eta ondoren gurera etortzea erabakiko bazenu, zure ikasketa-espedientean gaindituta azaltzen diren ikasgaiak gordeko genizuke. Hortaz, ez zenituzke orduan gainditutakoak berriz egin beharko.

  • Batxilergoko gure irakaskuntza-sistemak bateragarri egiten ditu autoikaskuntza-baliabideak eta asteroko talde-tutoretzak zein zure neurrira eta behar espezifikoetara egokituko diren banakako tutoretzak.

  • Ikasgaia gainditu ahal izateko ez zenuke zertan goizez nahiz arratsaldez ematen diren eskoletara etorri.

  • Urrutiko batxilergoa zeure etxetik egin zenezake. Ikastetxeko intraneten gaitegia, froga teorikoak etab. eskuragarri izango dituzularik. Bestalde, Ikastetxera soilik azterketak egitera etorri beharko zenuke.