944 464 985 / 944 462 359
informacion@bachilleratoadistancia.eu

BIZKAIKO URRUTIKO BATXILERGO INSTITUTUA

INSTITUTO DE BACHILLERATO A DISTANCIA DE BIZKAIA

ZURE BEHARRETARA EGOKITUKO DEN BATXILERGOKO INSTITUTUA

Bizkaiko Urrutiko Batxilergoan ez zenuke ikasturtea galduko. Nahi beste ikasgaitan matrikula zintezke, eta berauek gainditutakoan, hala azalduko lirateke zure espedientean. Gainera, batxilergoa bukatzeko ez zenuke denbora-tarte mugatua izango.

Aspaldi batxilergoa egin eta bertan behera utzi bazenuen, Bizkaiko Urrutiko Batxilergoan orduan gainditu zenituen ikasgaiak gainditutzat hartuko genituzke. Hortaz, gure institutuan orduko gainditu gabeak besterik ez zenituzke egin beharko.

Irakaskuntza pertsonalizatua duen batxilergo institutua


Bizkaiko UBIn zure neurrira egokitzen den irakaskuntza eskaintzen dizugu; izan ere, asteroko talde-tutoretzaz gain, ikasgai bakoitzeko irakaslearekin bakarkako tutoretzak ere adostu zenitzake.


Urrutiko batxilergo institutua


Bizkaiko Urrutiko Batxilergo Institutuaikastetxe publiko eta doakoa da, eta gure lurralde historikoan modalitate guztiak eskaintzen dituen urrutiko batxilergo bakarra.

Urrutiko batxilergoa egin nahi duen ikasleak ez du zertan institutura etorri eskolak hartzera, baina azterketetara ezinbestez etorri behar du. Berauen prestaketari dagokionez, intraneten gaitegia, froga teorikoak etab. izango ditu eskuragarri. Tutoretzak derrigorrezkoak ez badira ere, eskatuz gero, aurrez aurrekoak izango dira.

Gure Urrutiko Batxilergo Institutua Eusko Jarularitzako ikastetxe ofizial bakarra da ikasketa modalitate hau eskaintzen duena.


Teknologia berritzaileenak dituen batxilergo institutua.


Bizkaiko Urrutiko Batxilergoan urrutiko irakaskuntzan 40 urteko eskarmentua dugu (Bizkaian ezarri zenetik) eta teknologia berritzaileenak eta egokienak ditugu irakasten jarraitzeko.